XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laster esango da zuengatik

Paskual Iturriaga idazle eta pedagogo hernaniarraren esaldi bat ageri da bere herriko hilerriko ataburuan, eta beste hainbat hilerritan:


Laster esango da zuengatik,
esaten ohi dena orain gugatik:
Hil ziran.

Juan de Tartasek, berriz, Parisko Inozenteen Elizako hilobien aurrean frantsesez idatzirik omen zegoen testuaren berri ematen digu euskaraz:

Izan gara zuek bezala, zuek ere izanen zarete gu bezala.

Jacques de Bela legegizon eta idazle zuberotarrak bere atsotitzen bilduman jasotako esaera bat ageri da Garaziko etxe bateko harri marratuan:

Lehen hala, orain hola, gero ez jakin nola.

Zidorrak Euskaltzaindiko Euskera aldizkarian esaera beraren beste aldaera bat dakar:

Atzo hura, gaur hori, bihar ni.

Landerretxek, azkenik, gurean tradizio handia izan duen esaldia:

Gilen: bihar hilen, etzi ehortziren, etzidamu ahantziren.

Lasto-jana

Norbaiten zain gelditu eta gero, espero zena agertzen ez denean gelditzen da bat lasto jaten.

Erdarazko plantón eta frantseseko faire le pied de grue espresioen parekoa da.

Ez dut nondik letorkeen argitu.

Garia jaso ondorengo lastoarekin gelditzea bezalako zerbait idarokitzen dit niri, baina ez nago batere seguru: lasto jaten gelditu beharko, espero dudan argibidea noiz eta nondik agertuko.

Latinez, nahiz eta batere jakin ez

Zerbait goratsuaren adierazgarri gerta daiteke latina jakitea (latina daki horrek!) baina baita hizkera ilunarena ere (latinez ari al da?).

Espainol-hiztunentzat, ordea, hablar vascuence da ilun hitz egitea, Real Academiako hiztegiak vascuence hitzari ematen dion adiera baten arabera.

Edonola ere, garbia da latin eta arrotz-hizkeretarako joera dugula: